Firmin Lambot

Firmin Lambot

Bizitza
JaiotzaFlorennes1886ko martxoaren 14a
Herrialdea Belgika
HeriotzaBorgerhout (en) Itzuli1964ko urtarrilaren 19a (77 urte)
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
La Sportive (en) Itzuli 1919-1921
Peugeot 1914-1914
 

Firmin Lambot (Florennes, 1886ko martxoak 14-Borgerhout, 1964ko urtarrilak 19) XX. mendearen hasierako txirrindulari profesional belgiar bat izan zen. Frantziako Tourra 1919 eta 1922an irabazi zuen.

Bere karrera profesionala 1908an hasi zen, urte horretan Flandria eta Belgikako txapelketak irabazi zituelarik. Frantziako Tourrean 1911 eta 1913 artean parte hartu zuen. Lehen Mundu Gerraren ondorioz, 1914 eta 1918 artean ez zen Frantziako Tourra ospatu. 1919an oso baldintza kaxkarretan ospatu zen (txikitutako errepideak, antolakuntza ezin okerragoa, eta, gerraren ondorioz, formaz kanpo zeuden txirrindulariak). Proba 11 txirrindularik baino ez zuten amaitu. Lambot bigarren izan zen itzuliaren zati gehienean zehar, baina lehenengo postura iritsi zen ordurarte liderra zen Eugène Christophek lasterketa bere bizikletaren matxura bategatik utzi ondoren.

1919ko edizioan sortu zuen Henri Desgrangek gaur egun hain ospetsua den maillot horia, itzuliko liderra identifikatzen duena. Eugène Christophe izan zen maillot horia jantzi zuen lehena, podiumera maillot horrekin igo zen lehena Firmin Lambot izan zen arren.

1920 eta 1921eko edizioetan parte hartu ondoren, 1922koan berriz irabazi zuen lasterketa, oraingoan ere, arerio baten bizikletaren matxura baten ondorioz. Une horretan 36 urte zituen, oraindik, Itzuli Handi hau irabazi duen txirrindularirik zaharrena delarik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search